FAMILIA ESKOLA: “TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILPEN EGOKIA”

tegnologia_erabileraAurten Familia Eskolak antolatutako egitarauaren barruan,”Teknologia berrien erabilpen egokia” gaia jorratuko dugu, “Pantallas Amigas” elkartearen eskutik.

Saioa urriaren 25ean izango da, 17:00 – 18:30 bitartean, euskaraz, Txistokiko Bilera Aretoan.
Izen-ematea, urriaren 21erako egin beharko da.

Kontuan izanik DBH 1etik aurrera ikasleek Chromebook-a bere eguneroko jardunean lan tresna izango dutela, tresna hauek era egokian erabiltzeko gakoak ezagutzea komeni dela uste dugu. Ideia hauek landuko dira:

  • Internet-en arriskuak.
  • Mugikorren erabilera.
  • Sare sozialak.
  • Bideo jokuen erabilera osasuntsua.
  • Internet-ez ziurtasunez gozatzeko aholku eta tresnak.

Saio hau Lehen Hezkuntzako 5. mailatik gorako gurasoei zuzenduta dago.