FAMILIAK LAGUNTZEN

Aurtengo ikasturtean ere, gure Ikastolan familiak laguntzen izan ditugu hurrengo ikasturteko materiala prestatzen: psikomotrizitateko oihalak konpontzen, josten… txukun egindako lana, ordu askotako jarduna, elkarlana.

Batzuk argazkietan agertzen dira eta beste mordo bat etxean isil- isilik egindako lanaren protagonista, gure gogoan daude. Nola ez, Bazkardoko gure proiektu berri honetan hainbat lanetarako izena eman duzuen guztiak ere.

Gure arteko honek ematen digu indarra irakasleoi eta heziketa elkarte osoari aurrera jarraitzeko, heldutasunera bidean gure haurren bidelagun sendo izateko.

MILA ESKER DENEI!