FAMILIAN GOZATZEKO EUSKARAZKO APLIKAZIOAK

Buruntzaldeko udalen bidez, “Familia bidezko transmisioa” izeneko programaren baitan, oraingoan seme-alabekin euskaraz jolasean aritzeko aplikazioen inguruko hitzaldia eskainiko dugu, euskaraz.

Azaroaren 13an, Bazkardoko erabilera anitzeko gelan izango da, 16:45 eta 17:45 bitartean

Saio hau, Haur Hezkuntzako 5 urteko eta Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako familiei zuzenduta dago, bereziki.

Azkue Fundazioaren zuzendaria den Iurdana Acacuso izango da hizlaria. Azkue Fundazioak, euskarazko baliabide digitalen biltegi oparoa du, horien artean, haurrek familian erabiltzeko modukoak, egokiak eta erakargarriak.