Ez dago zalantzarik, Ikastolaren eta familien arteko elkarlana ezinbestekoa da eta gainera aukera paregabeak eskaintzen ditu.
Gaur lehenengo mailakoek Alazne Casis-en bisita izan zuten. Alazne, ikaskide duten Malen Aizpuruaren ama da eta ikasketaz Biologoa denez, landareen gaiari lotuta hamaika kontu eta bitxikeria ikasleekin partekatzera animatu zen.
Ikasleek oso pozik hartu zuten bisita eta halaxe gertatzen da gurasoak gelara etortzen diren bakoitzean. Mila esker Alazne eta eskerrik asko gurera etortzen zareten familia guztiei. Jarrai dezagun elkarlanean gure Ikastola aberasten!