FAMILIEN ETA IKASLEEN TXOKOAK, BERRITUAK

Webgunean ematen den informazioarekin jarraituz, gaurkoan menu nagusiaren eskuinaldean dagoen “Gune pribatuak” atalean eskaintzen diren Familien eta Ikasleen Txokoak aipatu nahi ditugu.

Bi txokoak itxura-berritu ditugu eta sartu ahal izateko baimenak zehaztu dira. Horrela:

FAMILIEN TXOKOA, aita-ama guztientzako zabalik dago eta sartu ahal izateko, ikastolak aita-ama bakoitzari eman dion e-posta kontuaren datuak jarri behar dira: erabiltzailea (xxxxx@andoainikastola.eus) eta pasahitza (alik****).

IKASLEEN TXOKOAn sartu ahal izateko ere, erabiltzailea eta pasahitza eskatzen da. LH 5. mailatik gorako ikasle guztiek dute euren e-posta kontua eta zuzenean sar daitezke. Horretaz gain, ikastolako langileak eta aita-ama guztiak ere baimenduta daude. Horrela, LH 4. mailatik beherako ikasleak, etxean daudela Ikasleen Txokoan sartu nahi izanez gero, gurasoen baimena beharko dute, haiek sartu beharko dituzte eta, euren e-posta datuak idatziz.

Oraindik ez badituzue txoko hauek ezagutzen, sartu eta tartetxo bat hartu, ziur interesgarria den zerbait aurkituko duzuela!