FRUITUAK EZAGUTZEN

Udazkenak eskaintzen dizkigun fruituak ezagutzen hasi dira gure geletan baina zer hobeto hauek ezagutzeko, gure eskuartean izan eta esperimentatzea baino. Horregatik goiz batean herriko fruta denda batera gerturatu eta intxaurrak, mizpirak, gaztainak eta kalabaza txikiekin itzuli ziren ikastolara, aurpegian irribarre handi bat zutela.