FUTBOLARIAK ETA PRINTZESAK

Aurreko ostegunean, urriaren 8an, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6.mailakoak, Basterora joan ziren, “Futbolariak eta Printzesak” antzezlana ikustera. Eidabe, kultura erakundeak, Andoaingo Udalaren laguntzaz eskainitako antzerkia izan zen.

Parekidetasunean eta berdintasunean hazi eta hezteko antzezlana ikusi ahal izan zuten, topiko sexistekin hautsi nahi duen komedia azkarra. Esketx moduko eszena laburrak antzeztu zituzten eta parekidetasunean bizitzea zailtzen duten egoerak umorez agerian utzi zituzten.

Barrea, mundua iraultzeko modurik ederrena izan daitekeela ere erakutsi zuten eta norbere sentimenduak azaltzeak egiten gaituela aske. Eta horixe izan nahi dute, hain zuzen ere, Lurrek eta Odeik (antzerkiko protagonistak), libre, nahi duten hori adierazi, bizi eta sentitzeko, inposaketa eta etiketa sexistarik gabe mundu aske batean.

Jakin badakigu, estereotipo eta jarrera sexistak gainditzea denon zeregina dela. Osatu nahi al duzu gurekin mundu aske bat?