GABONAK IKASTOLAN 2024

Aurten ere, Ikastolako ikasleek abenduaren 24an herria alaitu zuten kantari. Ohitura zaharrei jarraituz, Juanita Alkaineko eta Lehen Hezkuntza 3-6ko ikasleek goizean zehar kantuak abestu zituzten aterkipean. Juanita Alkain eraikinean amaitu zuten, guztiek elkarrekin abesti batzuk kantatuz. Amaitzean, gaztain-jate goxoarekin ospatu zuten.

Arratsaldean, festak jarraipena izan zuen. Aurten ere, gure pertsonaia maiteek ez zuten hutsik egin. Olentzero, Mari Domingi eta astoa Kale Nagusian ibili ziren herritarrak agurtzen, musuak banatzen eta txupeteak jasotzen. Ondoren, opari-banaketan buru-belarri lan egin zuten, txoko guztietara zoriona banatzeko asmoz.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.