GABONAK IKASTOLAN

Aurten ere Ikastolako ikasleak ohi den bezala kantari irten ziren abenduaren 24an. Ohitura zaharrei jarraituz, Juanita Alkaineko eta Lehen Hezkuntza 3-6ko ikasleak kantu kantari ibili ziren goizean zehar Olentzeroren eta Mari Domingiren panpinak hartuta. Juanita Alkain eraikinean amaitu zuten guztiek elkarrekin abesti batzuk abestuz. Amaitzean, gaztain-jatea izan zuten indarrak berreskuratzeko. .

Arratsaldean ere festarekin jarraitu zuten. Aurten ere ez zuten hutsik egin gure pertsonaia maitatuek. Olentzero, Mari Domingi eta Napo astoa Kale Nagusian ibili ziren herritarrak agurtzen, musuak banatzen eta txupeteak jasotzen. Txondorra ondo bidean zela ikusita, opari-banaketan buru-belarri jarri ziren lanean.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.