GARAIKO ELIKAGAIAK EZAGUTZEN

Gai berrian sartu garen honetan, elikagaien munduan murgildu dira Haur Hezkuntza 4ko ikasleak. Proiektuari hasiera emateko azokara egin zuten bisita eta postu desberdinak ikusi zituzten.

Bide batez, otsaileko ospakizunak kontuan hartuz, SAN BLAS opilak erosi zituzten eta bezperan jan zituzten hamaiketakorako.

A ze gozatua! Asteari amaiera emateko Santa Agedako koplak abestu zituzten. Jada prest daude inauteriei ekiteko!

Gora inauteriak!