Gerra zibilak Andoainen eragindako gertaerak zuzenean ezagutzeko aukera izan genuen DBH4ko ikasleok aurreko astean.
Xabier Lasa gidari lanetan genuela, Andoaingo zenbait eraikinen aurrean urte latz haietan hainbat andoaindarrek jasandako egoera lazgarriak ezagutzeko parada izan genuen, tartean, hemeretzi emakume gaztek pairatu behar izan zuten lotsaren zeharkaldia.
Istorio hauek zirrara berezia eragin ziguten. Eskertzekoa da Xabier Lasa eta Lourdes Arteagak eskainitako aukera, gure historiaren trasmisioaren hariak jarrai dezan etorkizunean.