GERTA DAKIZUKE

Abenduaren 22an Batxilergoko 1. mailako ikasleek AESLEME elkartearen eskutik istripuak saihesteko sentsibilizazio hitzaldia jaso dute,  “GERTA DAKIZUKE” izeneko kanpainaren baitan.

Hizlariek oso modu erakargarrian transmititu zituzten ideia nagusiak eta etengabe azpimarratu zituzten bizkarrezur-muineko lesioen ondorioak oso latzak direla eta behin betikoak. Horrela, istripuak saihesteko hartu beharreko neurriak azpimarratu zituzten: uhala beti erabili behar da, buru-euskarria gure altuerara egokitu behar dira, kaskoak homologatua izan behar du…

Gomendio hauek orain zein etorkizunean oso lagungarriak izango direlakoan gaude.