Hizlariek, haien esperientzatik abiatuz, argi azaldu zuten trafiko istripuen ondorioz pairatutako lesioek, bizkarrezur-muineko lesioek esaterako, ondorio oso latzak eta behin betikoak sortzen dituztela.
Horrela, istripuak saihesteko hartu beharreko neurriak azpimarratu zituzten: uhala beti erabili behar da, buru-euskarria gure altuerara egokitu behar dira, kaskoak homologatua izan behar du, gidatu behar baduzu alkoholik ez edatearen garrantzia…
Gomendio hauek orain zein etorkizunean oso lagungarriak izango direlakoan gaude.