Asteazkenean, LH 6. mailako ikasle talde batek Gipuzkoako bertso idatzien eskolartekoan parte hartu zuen, Hernaniko Biteri Kultur Etxean.
Ekitaldiak hiru zati nagusi izan zituen: lehenik, ikasleek banaka bi bertso edo lau kopla idatzi zituzten; ondoren, hiru bertsolari gaztek kantatu zuten eta bat-bateko jolasak egin zituzten; eta, amaieran, sari banaketa egin zen. Ikasleak oso gustura aritu ziren.
Gainera, Nora Becerra ikasleak hirugarren saria irabazi zuen, eta liburu zoragarri bat etxera eramateko aukera izan zuen. Esperientzia oso polita izan zen gure bertsolari txikientzat.


