
Doinu, errima eta neurri artean egon ziren ordu bete inguru beraien bertsoak egiten. Azpimarratzekoa da bertso jardunean egon zen seriotasun eta grina.
Lehiaketan egon zen partehartze altua ere aipatu behar da, 100 ikasle baina gehiagok parte hartu baitzuten. Ikasleek bertso saio txiki bat entzuteko aukera izan zuten eta azkenean denek itxaroten zuten sari banaketa egon zen: Gure ikasle den Markel Alustizak lehenengo saria jaso zuen, Irati Hernandezek aldiz hirugarrena.
Zorionak!