GIPUZKOAKO ESKOLARTEKO BERTSO IDATZIAK

Atzo goizean, Lehen Hezkuntza 6ko 12 ikaslek Gipuzkoako Eskolarteko bertso idatzien lehiaketan parte hartu zuten. Buruntzaldea-Donostialdea eremuari zegokion saioa izan zen eta Hernaniko Biteri kultur etxeko antzoki nagusian  ospatu zen lehiaketa.

Doinu, errima eta neurri artean  egon ziren ordu bete  inguru beraien bertsoak egiten. “Oztopoak gainditzen ari naiz” izan zen eman zitzaien gaia eta azpimarratzekoa da bertso jardunean egon zen seriotasun eta grina.

Lehiaketan egon zen partehartze altua ere aipatu behar da, ia 70 ikaslek parte hartu baitzuten. Ikasleek bertso saio txiki bat entzuteko aukera izan zuten eta azkenean denek itxaroten zuten sari banaketa egon zen: Gure ikasle den Danel Audikanak lehenengo saria jaso zuen, Axel del Moral eta Jon Jauregik berriz aipamen berezi bana.

Zorionak!