Martxoaren 8an, Hernaniko Biteri Kultur Etxean Gipuzkoako Eskolarteko bertsopaper lehiaketa ospatu da. Gure Ikastolako 6.mailako 22 ikaslek parte hartu dute. Egin beharreko lana, 4 kopla txiki edo 2 bertso zortziko txikia neurrian izan dira. Gaia: “Gaur nota onekin noa etxea” izan da.
Amaitzeko, gure Ikastolako ikasle diren Alaitz Azcue eta Nerea Callejonek irabazi dituzte lehenengo bi sariak.
Jarraian dituzue bi irudiak, batetik, irabazleak sari banaketan eta bestetik gure Ikastolako parte hartzaileak.
Zorionak denei eginiko lan bikainagatik!