Lehen Hezkuntzako 1.go mailako ikasleak gorputzaren unitatean murgilduta daude. Gorputza gehiago ezagutzeaz gain ikerketa bat ere egiten ari dira: guztion artean erori zaizkien hortzen inguruko hipotesia egin, bakoitzari eroritako hortzak margotu, eroritako eta erori gabeko hortz kopurua datu-taulan adierazi, …
Bestalde, unitatea borobiltzeko, hurrengo ostiralean Eureka Zientzia museora irteera egingo dute.
Gogotsu daude!!!