Ostiralarekin batera Lehen Hezkuntzako 3. eta 4.mailako ikasleek elkarrekin egun osoko irteera egin zuten. Goizean Ikastolatik abiatu eta Lizarkola kanaletik barrena Otietara iritsi ziren.
Bertan hamaiketakoa egin eta jolastu ostean, Goiburuko frontoira igo ziren. Han bazkaldu eta elkarrekin naturaz gozatzeko aukera izan zuten, eguraldia lagun, egun bikaina pasaz.
Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.