GOIZ PASA ATSEGINA

Lehenengo mailako ikasleek, eguraldi bikaina aprobetxatuta, mendi bueltatxoa egin zuten joan den ostiralean.

Gai berriak udazkenean murgildu ditu bete-betean ikasleak eta txangoa baliatu zuten fruituak biltzeko. Aldapan gora kexaren bat edo beste entzun bazen ere, bereziki ezkurrak bilduz ia ohartu gabe egin zuten Erramuta baserrirako bidea neska-mutilek. Ezkurrak ez ezik, gaztainak, intxaur aleren bat edo beste, pinaburuak eta perretxikoren bat ere sartu zituzten poltsetan.

Erramutara iristean guztiek elkarrekin egin zuten hamaiketakoa eta hantxe atera zituzten taldeko argazkiak. Amaitu ahala behera abiatu ziren eta hainbat animalia ikusteko aukera izan zuten. Behiak eta txekor txikiak alboan, ardi taldea arkumetxo eta guzti, zaldi pare bat eta baita puska batean albotik segika izan zuten astoa ere.

Goiz pasa atsegina gai berriari hasiera emateko eta Andoainen, bertatik bertara, bisita daitezkeen parajeak ezagutzeko.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.