GORPUTZA ZAIN DEZAGUN!

Azken aste hauetan, Lehen Hezkuntzako 1. mailako neska-mutilak, gorputzaren inguruko hainbat gauza ikasi dituzte. Nolako hezur eta giharrak ditugun, organuek zertarako balio duten eta jaten ditugun gauzekin zer gertatzen den ere bai!

Osasuntsu egoteko garrantzitsuak diren ohiturak ere ezagutu dituzte eta horien artean ondo jateak duen garrantziaz ere jabetu dira. Garaian garaikoa eta gertuko elikagaiak onauragarrienak direnez, goiz baten herrira atera ziren erosketa egitera, arratsaldean etxekoei merienda osasuntsu eta goxo goxo bat prestatzeko!

Ikus jatorrizko albistea eta argazki guztiak, HEMEN