GORPUTZA

“Nik badut badut nik, zuretzat zerbait

aurpegi honetan irrifartxo bat.

Nik badut badut nik, zuk ere berdin

bi belarri eta bi begi handi.”

Oraingo honetan gure gorputza gehiago ezagutzen hasi dira 2 urteko ikasleak, material eta teknika desberdinak erabiliz. Gorputzaren siluetak eginez, aurpegiko atalak itsatsiz, gorputza marraztuz… Eta aurrerago, gure gorputzaren zentzumenak zeintzuk diren eta zertarako balio duten ere ikasiko dute.