GOSARIA IKASTOLAN

Lehen Hezkuntzako 6. mailako ikasle eta irakasleok gosari berezi batekin eman diogu hasiera asteari. Bakoitzak etxetik gustuko gosaria ekarri eta jangelan elkartu gara lagunartean, giro ederrean gosaltzeko.

Azken asteetan Matematika arloan osasuntsu egoteko egunero kontsumitu behar ditugun kilokaloriak kalkulatzen aritu gara eta horren arabera gosari osasuntsu bat diseinatzen ere bai. Hala ere, egun honetan teoria alde batera utzi eta bakoitzak bere gustuko gosaria ekartzea erabaki dugu.

Oso une atsegina izan da: elkarrekin gosaldu, hitz egin eta goiza modu goxoan hasteko aukera izan baitugu.

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.