GU ERE ETXEAN

Azken aste hauetako egoera ez da erraza izaten ari inorentzat eta Aita Larramendi Ikastolak ere bere aletxoa jarri nahi izan du osasun sailari laguntzeko. Horretarako gure Ikastolan genituen desinfektatzaileak eta latexezko eta nitrilozko eskularruak Andoaingo anbulategira eraman ditugu beraiek erabili ahal izateko eta premia duten bestelako sailera bideratzeko.

Bakoitzak bere aletxoa jarriz gero, errazagoa izango da. Animo etxean zaudeten ikasle, langile eta familiei! GU ERE ETXEAN!