GURE ESKUEK BIZIAK SALBA DITZAKETE

Ba al zenekien? Gure eskuek biziak salba ditzakete! Aste honetan Lehen Hezkuntzako 2, 4 eta 6. mailako ikasleek DYAren eskutik “Esku Biziak” formazio-saioa izan dute. Oso gauza garrantzitsuak ikasi ditugu: edozein larrialdiren aurrean, eta bereziki konorterik gabe dagoen pertsona bat egonez gero, egin behar dena ikasten jardun gara eta baita suspertze lanetan ere.

Orain badakigu larrialdi baten aurrean zer egin dezakegun. Gure eskuek biziak salba ditzakete!

Argazki gehiago ikusteko, egin KLIK HEMEN.