GURE GORPUTZAK EZAGUTZEN

sdr

Jakin badakigu, gorputzaren gaiak interes eta arreta handia sortzen duela gure haurrengan. Modu askotara landu daiteke gaia: gorputz atalak, zentzumenak, ohitura osasungarriak, elikadura… eta horretan dabiltza azken egun hauetan bai abesti, asmakizun, ipuin edota jolas desberdinekin Haur Hezkuntza, 4. mailako ikasleak.

Askotan entzun dugu azkenaldian, haurrek manipulatuz eta gozatuz ikasten dutela. Beraz, gai honekin ere manipulazioaren bila joan gara usaimenarekin jolastuz, gorputza neurtuz, pisatuz…

Interes eta barre algarak izan ziren nagusi usaimenarekin loturiko jarduera batean. Potetxoetan usain desberdineko esentzia, janari edo belarrak sartu zituzten: marrubia, laranja, limoia, gazta, baratxuria, kafea, labanda, menta,… Eta esan beharra dugu, usaimen finekoak direla gure haurrak, ia guztiak asmatu baitzituzten!

Metroa eta pisua ere jarri dituzte haurren eskura. Gure gorputzak, neurtuz eta pisatuz zenbaki askorekin jolasteko aukera izan dute haurrek. Zein zenbaki da handiagoa? Zein txikiagoa? Nola idatziko dute 20? Eta 23? Hara! 110 cm!!!! Horrek 3 zifra ditu!!!!

Polita da horrela zenbakiekin jolastea, eta oraindik ere politagoa esperimentazio eta manipulazioaren bidez ikastea!