GURE IKASLEAK MASKARA LEHIAKETAN IRABAZLE

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre

Inauteriak girotzeko asmoz, gure ikasleek Sormen plastika tailer elkarteak eta Andoaingo Udalak antolatutako maskara lehiaketan parte hartu dute. 8 eta 14 urte bitarteko gazteek zuten aukera beraiek sortutako maskara bat lehiaketara aurkezteko. Baldintza bakarra: aurpegiari egokitzea. Gaia librea eman zitzaien, baita nahi zuten materiala erabiltzeko aukera ere.

Diseinatutako artelana aurkezteko epea iragan asteko otsailak 6an amaitu zen eta berehala ezagutu genituen irabazleen izenak. Gure ikasleen artean asko izan dira sarituak:

  1. Kategorian (8-9 urte)
    1. saria: Beñar Izagirre
    2: saria: Jurgi Errandorena
    3. saria: Itsaso Garzia
  2. Kategorian (10- 11 urte)
    1. saria: Oier Audikana
    2: saria: Alan Sanchez
    3. saria: Leire Dieguez eta Leire Nuñez
  3. Kategorian (12- 14 urte)
    1. saria: Unai Peñalvo
    2: saria: Irati Caballero
    3. saria: Naroa Zozaya

Atzo, osteguna, jaso zuten oparia Urigain Kultur Etxean, ostegun gizenerako antolatutako ekitaldi batean. Maskarak bertan, Urigain Kultur Etxean, egongo dira ikusgai asteburu honetan, bihar goiz eta arratsaldez eta astelehenean arratsaldeko 18:00etatik 19:30etara.

Zorionak guztioi!

Like
Atsegin dut Maite dut Jaja Ooo Triste Haserre