GURE IKASLEAK UDALBATZAN PARTAIDE

Iragan astean, Agenda 21eko ordezkariak udalbatzan izan ziren. 2016 – 2017 ikasturtean landutako gaia herri jasangarria eta aisia izan zen eta orduan Udalak hitz eman zuen herriko zenbait aisi-espazio berritu edo eraiki egingo zituela.

Iragan asteko udalbatzan, ordezkariei orduan hartutako konpromisoen berri eman zitzaien, beraiek egindako eskaerei zer nolako erantzuna eman zaien jakinarazteko.

Herri mailan, esaterako, Doktor Huizi plazan aisi eremu berria eraiki berri dute; Beheko plaza hobetzeko proiektua bidean dago; Leizaur parkea ere hobetzen hasi dira non kanastak zein patinatzeko pistak egingo dituzten eta, azkenik, kiroldegi ondoan skate park bat egingo dutela adierazi zen.

Proiektu guzti hauen eguneratzea, beraz, izan zen udalbatza honetan hizpide.