GURE TXOKO KUTTUNA

Herrian guztiok daukagu gure txoko kuttuna. Ez al da hala? Lehen Hezkuntzako 3. mailako neska-mutilek ere Andoaingo auzo eta kale ugari ezagutzen dituzte.

Txanelako lehenengo gaiari hasiera emateko, aste honetan zehar, etxetik ekarritako planoak aztertzen ibili dira. Baten etxea non dagoen bilatu, Txistokiko eraikina aurkitu, hainbeste urtez egunero bisitatutako Bazkardo planoan kokatu… gustura ibili dira!

Ikusi argazkiak HEMEN.

Noizbait herrian galtzen bazarete, badakizue: Lehen Hezkuntza 3ko norbaiti galdetu, zuen helmugara iristeko jarraibideak gustura emango dizkizuete eta!