Gainera, Lasarteko GUREAK enpresaren egoitzara egin zuten irteera. Desgaitasunak dituzten pertsonentzat, behar bezala egokitutako lanbideak sortzen dituzte lantegi honetan.
Lehentasuna, Gipuzkoako desgaitasun intelektuala duten pertsonengan jartzen dute. Gertutik bizi izan zuten esperientzia zoragarri hau. Bertako langileen laguntzarekin bisitatu zituzten lantegiko txoko ezberdinak, beraien egunerokoa elkar partekatuz.