GUREAK ETA ATZEGI EZAGUTZEN

Maiatzean zehar, Lehen Hezkuntza 5.mailako ikasleek bi jarduera berezi burutu zituzten: Atzegi elkartearen bisita eta GUREAK enpresarena.

Lehenik eta behin, Atzegi elkartekoen bisita jaso zuten maiatza hasieran. Bertan, elkartearen sorrera eta helburuak aurkeztu zizkieten. Pertsonen gaitasun eta desgaitasunen inguruan jardun ziren. Elkarte honen lana ezagutuz, gizarte inklusiboagoa nola eraikitzen ahalegintzen diren erakutsi zieten.

Bigarren txanda batean, Donostiako GUREAK enpresaren egoitzara egin zuten irteera. Desgaitasunak dituzten pertsonentzat, behar bezala egokitutako lanbideak sortzen dituzte lantegi honetan.

Lehentasuna, Gipuzkoako desgaitasun intelektuala duten pertsonengan jartzen dute. Gertutik bizi izan zuten esperientzia zoragarri hau. Bertako langileen laguntzarekin bisitatu zituzten lantegiko txoko ezberdinak, beraien egunerokoa elkar partekatuz.