Iragan asteko ostiralean, Joseba Usabiagak bisita egin zien DBH 3. eta 4. mailako ikasleei. Handia pelikularen aktorea dena, ikastolara gerturatu zen gazte hauei ogibide honen nondik norakoak kontatzeko.
Adi egon ziren ikasleak Usabiagak bere aktore-ibilbidearen hastapenak kontatzen hasi zenean. Tolosan jaioa, antzerki munduan ibilitakoa da. Horretaz gain, Handia pelikulak eman dio zazpigarren artean sakontzeko aukera.
Hala ere, zinema egitea zein gogorra den ere azaldu zien ikasleei, beti ere bere esperientziatik abiatuta. Handia grabatzerakoan, momentu latzak bizitu zituela aipatu zien; izan ere, egunero, hamaika orduko lanaldi batean, pelikularen bi minutu baino ez zituzten grabatzen. Hori dela eta, gogorra egin zitzaion eta baita neketsua ere. Hortaz, antzerkia nahiago duela aitortu zuen.