HARREMONAK, GELETAN LANTZEN

Urtero legez, Batxilergoko 1. mailako ikasleek Harremonak egitasmoan hartu dute parte. Arremanitz kooperatibak antolaturiko egitasmoan, besteak beste, tratu onak, hezkidetza eta sexuen aniztasuna lantzen dira. Ikasleek talde handian hausnartu eta hitz egin ahal izan dute, besteak beste, gizartean neska zein mutilek dituzten rolei, sexualitateari, maskulinitateari zein aurreiritziei buruz. Horrez gain, aholkularitzarako tarteak ere izan dituzte. Horietan, ikasleek banaka bildu dira hezitzailarekin, euren kezka edo zalantzei buruz jarduteko.

Lanketaren garrantzia ikusirik, ikastolak urtero parte hartzen du egitasmo honetan, zehazki, DBH 3. eta Batxilergoko 1. mailan.