HAUR HEZKUNTZA 2 URTEKOEN ESPAZIO BERRIA EZAGUTU NAHI?

Gabonetako oporraldian, Haur Hezkuntzako 2 urtekoen espazioak, etengabe burutzen ari garen berrikuntza pedagogikora egokitzeko lanak egin dira.

Horrela, ume eta familientzat harrera gune zabalagoa eta  erosoagoa lortu da eta espazio ireki eta malguak.

Ikastolako txikienak poz-pozik dabiltza beraien espazio berrian. Txoko goxo bat dute lasai-lasai egoteko, mugimendurako txokoa, esperimentatzeko, arte txokoa…

Hauek bai zortea, hauek! Beraien egun bat gutxi gorabehera nolakoa den ezagutu nahi? Ikusi eta gozatu!