Haur Hezkuntzako zikloan garrantzia handia du haurrek zirkulazio librean, espazio ezberdinetan, igarotzen duten denborak. Jolastuz, esperimentatuz, arakatuz ikasten baitute ikasleek.
Bideo honetan, haur bakoitza interesatzen zaion hori egiten azaltzen da, norberaren grinetik aukeratutako jarduera burutzen ari dira eta jolastuz, gozatuz ikasten dute.