HAUR HEZKUNTZARI BURUZKO HITZALDIAK IKUSMIN HANDIA PIZTU ZUEN

Azaroaren 14an, “Haur Hezkuntzako markoa eraldatuz” hitzaldia eskaini zitzaien Haur Hezkuntzako familiei. Ikusmin eta interes handia sortu zuen gaiak, eta horren adierazle, Jangela Aretoan bildutako 100-etik gora familia.

Hitzaldiaren helburu nagusia, hain garrantzitsua den hezkuntza-etapa honetarako Ikastolan antolatua dugun marko pedagogikoa aurkeztea zen. Aipatu markoaren ezaugarriak azaltzeaz gain,  familien ahotsak ere entzunak izan ziren. Iritzien elkartrukea aberatsa eta dinamikoa izan zen eta familiek azaldutako jarrera txalotzekoa.

Eskerrik asko jarritako interesagatik eta emandako animoengatik. Zuekin batera aurrera jarraituko dugu!