HAURRAK ETA GURASOAK JOLASGIROAN, ELKARREKIN

Azaroak, eguraldi hotza eta arratsalde ilunak ekartzen dizkigu. Hori dela eta, iragan azaroaren 10ean, guraso eta haur talde batek ederki aprobetxatu zuen arratsaldea, goxo goxo eta jolas giroan, elkarrekin aritzeko Bazkardoko ikastolan.

Familia Eskolak Ludotekaren laguntzari esker, jolas dinamika eta mahai jolas ezberdinak jarri zituen familien esku. Taldetxo polita elkartu zen eta jolasak ezagutuz gozatu ederra hartu zuten.