Udaberriarekin batera iritsi da ereiteko garaia. Horretan buru-belarri aritu dira Haur Hezkuntzako 5 urteko neska-mutilak eta begira emaitza. Tomate, piper, babarrun eta garbantzu haziak erein dituzte. Ikusi, ikusi!
Bestetik, Haur Hezkuntzako 3 urtekoek egunotako eguraldi ona aprobetxatu zuten Andoaingo kaleetan zehar ibilalditxo bat egiteko… lantzen ari diren gaia gertuagotik ezagutzeko asmoz, baratzak ikusiz. Baina parkean jolasteko denbora ere hartu zuten, noski!