HERRI KIROLAK EZAGUTZEN

Santa Krutzak igaro diren honetan, LH 5. mailako ikasleek, herri kirolak ezagutu eta praktikatzeko aukera izan dute, Gipuzkoako Herri Kirol Federakuntzaren eskutik. Ainhoa Galarraga etorri zitzaien hauek ezagutaraztera eta kirolak nolakoak diren azaltzeaz gain, hauek nola sortu ziren azaldu zien.

Herri kirolak lanbide ezberdinetatik sortu zirela ikasi ahal izan dute. Batzuk baserri lanetatik eratorriak dira, lokotxak eta txingak bezala. Beste batzuk baleak arrantzatzen zituzten garaitik datoz, sokatira adibidez. Harrobi lanetik datorren giza froga lantzeko aukera ere izan dute eta zaku lasterketa garai batean kontrabandistek egiten zuten ezkutuko lan hartatik datorrela ere ikasi ahal izan dute.

Esperientzia polita bizi dute gure gazteek, Kirol guztiak taldean jokatu ahal izateko moldatu baitira.

Argazki guztiak ikusteko KLIK HEMEN.