HEZKIDETZAREN INGURUKO FORMAZIOA

Aste honetan Lehen Hezkuntzako 6.mailako ikasleek Ikertze enpresaren eskutik hezkidetzaren inguruko formazioa jaso dute.

Mimika edota hitz joko ezberdinen bidez estereotipoek mugatu egiten gaituztela ohartu dira. Era berean, “Ni nirekin noa” ipuina oinarritzat hartuta, norbera den bezalakoa onartzea eta gustura sentitzea zein garrantzitsua den ikasi dute.

Helburua gizarteak ezartzen dituen estereotipoekin haustea eta ikasleen kontzientzia piztea izan da. Ikasleak oso gustura aritu dira, gogotsu parte hartuz eta ekarpen interesgarriak eginez.