HEZKIDETZAREN INGURUKO FORMAZIOA

Azken aste hauetan zehar bai Bazkardon eta baita Txistokin ere ikasleek Ikertze enpresaren eskutik hezkidetzaren inguruko formazioa jaso dute. Helburua gizarteak ezartzen dituen estereotipoekin haustea eta ikasleen kontzientzia piztea zen.

Bazkardoko LH 1-2.mailako ikasleek “Super Lola” ipuina ezagutu zuten eta horren harira, genero ikuspegia kontuan izanik neska-mutilek dituzten gaitasunak eta erabiltzen dituzten jolasen inguruan hausnartzen aritu ziren. Ikasleak oso gustora aritu ziren eta benetan ekarpen interesgarriak egin zituzten.

LH 3-4ko ikasleek hasieran jolasen bidez estereotipoak zer diren eta horiek gugan zer eragin duten konturatu ziren. Horretaz gain, “Ni nirekin noa” ipuina oinarritzat hartuta, besteek esaten digutelako, edota beste baten gustukoak izateko ez diogula gure izaerari edo garenari uko egin behar ere ikasi zuten. Norbera den bezala baita polita eta ederra! Gelan lantzen dugunarekin bat datorren ekintza osagarri interesgarria izan zen.

Bigarren Hezkuntzakoek ere datorren astean zehar jasoko dituzte era honetako formakuntzak. Ziur hauek ere hausnarketa bikainak egiten dituztela eta bertan landutakoa egunerokotasunerako baliagarria zaiela.

Ikasturte honetan formakuntza hauek egiteko aukerarik izan ez duten mailek saio hauek jasotzeko ahalegina egingo dugu datorren ikasturtean.