Ikastolako profesionalen eta familien arteko elkarlanari esker, ikasleak irteera-profilean izendatutako ezaugarriak garatzen joango dira, bizitzan sortzen zaizkien erronkei erantzuteko.
GURE PERTSONA EREDUA
Haur Hezkuntza
2 - 5 urte
Haur Hezkuntza 2 - 5 urte
BIZIPENAK ETA KONFIANTZA ARDATZ
Haur Hezkuntza 2 urteko gelatik hasi eta etapa osoan lantzen den proiektua da. Proiektu honetan, haurra da bere hezkuntza prozesuaren erdigune eta norberaren ezaugarrietatik abiatuta, konfiantza dugu bere kabuz garatuko dela, erritmo desberdinak kontuan hartuz eta baliabide egokiak eskainiz.
Ekintzan oinarritutako ikaskuntza eskaintzen du Ikastolak; Mondragon Unibertsitatearen bermea zein nazioarte mailako adituen babesa duen irakaskuntza markoa.
Horrela, Ikastolan bertan sortutako proiektu berritzailea dugu oinarritzat:
Haurrak, Haur Hezkuntzan igarotzen dituen urteetan aurrera egingo du, bere erritmoan, irakaslearen laguntzarekin eta babesarekin.
Oinarrizko konpetentzia orokorrak garatuko ditu, bere ekimen propiotik eta konfiantzatik abiatuta:
1 IZATEN IKASTEA - Emozioen eta gorputzaren kontzientzia eta auto-erregulazioa. - Bere buruaren estimua.
2 ELKARREKIN BIZITZEN IKASTEA
3 KOMUNIKATZEN IKASTEA
4 IKASTEN ETA PENTSATZEN IKASTEA - Pentsamendu sortzailea eta pentsamendu kritikoa. - Ulermenean oinarritutako pentsamendua.
5 EKIMENEZ JOKATZEN IKASTEA
EKINTZA OSAGARRIAK
BAZKALOSTEAN
ARRATSALDEAN
- Jolasak eta Tailerrak - Dantza modernoa - Yoga
- Psikomotrizitatea
Lehen Hezkuntza
1-2-3. maila
Lehen Hezkuntza 1-2-3. maila
IZATETIK EGITERA
Haur Hezkuntzako ildo beretik, Lehen Hezkuntzako errealitatetik eta bizipenetan oinarrituta, inguratzen duen munduarekin erlazionatzeko, hura ulertzeko eta bertan eragiteko baliabideak eskuratzen jarraitzen du haurrak.
Konpetentzien garapenean oinarritutako proiektua da "HEGIN". Funtsezko konpetentziak, pertsona guztiek garapen eta pertsonalizazio errealerako eta gizarteratzeko behar dituztenak dira.
- Erronkei aurre egiteko, ikaste autonomoa eta gidatua uztartzen dira.
- Bizipenak eta manipulazioa oinarri hartzen dira.
- Ikaskuntza, esperientzia sozial eta kolaboratibo gisa egiten da.
Ikastolan HEGIN proiektua aurrera eramateko, materiala erabiltzen dugu
EKINTZA OSAGARRIAK
BAZKALOSTEAN
ARRATSALDEAN
- Aloha - Dantza modernoa - Yoga - Antzerkia
- Kirol-jolas - Psikomotrizitatea - Trikitixa eta Panderoa
* Enjoy English (uztailean, goizez)
Lehen Hezkuntza
4-5-6. maila
Lehen Hezkuntza 4-5-6. maila
KONPETENTZIAK LANTZEN
EKI Lehen Hezkuntza 4.mailatik Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza osora zabaldutako proiektua da.
Proiektu integrala da, Europa mailan saritutako materiala eta helburu nagusia ikaslea bizitzarako prestatzea da. Ikasleen jakinmina suspertuz, gaiaren inguruko aurre ezagutzetatik abiatu eta ikas arloei zentzu funtzionala ematen zaie.
- Ikasleak, konpetentziak (oinarrizkoak eta diziplinarrak) eta bizitza pertsonaleko zein sozialeko egoerei aurre egiteko beharrezkoak diren trebetasunak bereganatuko ditu.
- Integrazio pedagogikoa du ardatz: ezagutzak barneratuta dituenean, ikasleak transferitu eta integratu egingo ditu berarentzat esanguratsuak diren egoeretan konpetentea dela erakutsiz.
- Euskara eta bere kontzientzia ardatz dituen eleaniztasuna bideratzen du.
- Konpetentzia digitala arlo guztietan integratzen du
EKINTZA OSAGARRIAK
BAZKALOSTEAN
ARRATSALDEAN
- Aloha - Dantza modernoa - Antzerkia
- Idazkera digitala - Eskola kirola - Trikitixa eta Panderoa
* Enjoy English (uztailean, goizez)
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza
1-2-3-4. maila
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza 1-2-3-4. maila
EKI PROIEKTUA, ARDATZ
Ikasleak, konpetentziak (oinarrizkoak eta diziplinarrak) eta bizitza pertsonaleko zein sozialeko egoerei aurre egiteko beharrezkoak diren trebetasunak bereganatuko ditu.
Integrazio pedagogikoa du ardatz: ezagutzak barneratuta dituenean, ikasleak transferitu eta integratu egingo ditu berarentzat esanguratsuak diren egoeretan konpetentea dela erakutsiz.
Euskara ardatz duen eleaniztasuna bideratzen du.
Konpetentzia digitala arlo guztietan integratzen du.
DBHko 3. mailatik aurrera, Gizarte ikasgaiak Social Sciences izena hartzen du, ingelesez ikasten baita.
EKI DIGITALA
EKI proiektua oinarritzat hartuz, EKI ikasmaterialarekin aldaera digital sakona gauzatu da, hezkuntza hobetzeko eta ikasmaterial edizioan aurreratzeko.
Paperezko testulibururik gabe ari dira ikasleak, eremu digitalean lan eginez.
Ikasle bakoitzak bere ordenagailu eramangarri propioa du. Momentuoro du erabilgarri ikasmateriala, ikasgelan nahiz etxean lan egin dezan.
Datozen urteotan etapa osora zabalduko da EKI digitala.
Batxilergoa
1-2 maila
Batxilergoa 1-2 maila
... IZATEA ERAIKIZ
Batxilergoak ikasleak etorkizunera bideratzen ditu. Lanbide Heziketarako zein unibertsitaterako ateak irekitzen ditu eta, gure helburua, ikasleei horretarako prestakuntza sendoa eskaintzea da.
Ikasleen lehentasun eta aukerak kontuan hartzen ditugu, eurek beren interesak bidera ditzaten. Bi urteko ibilbide horretan tutorearen presentzia eta jarraipen estua izaten dute ikasleek.
ELKARTRUKEAK
Batxilergoko lehenengo mailan elkartrukea.
Europako beste ikastetxe batekin adostutako elkartrukea da eta astebetez beste herrialde batean elkarbizitzeko esperientzia eskaintzen dugu.
Harreman sendoa dugu Alemaniako hainbat ikastetxerekin.
ERRONKAK
Erronka diziplinar eta interdiziplinarrei aurre egiten diete ikasleek.
Erronka hauetan ikasleak taldeka aritzen dira lanean.
ETA GAINERA...
Komunikazio bikaina du Ikastolak: tren-geltoki eta autobus-geltokietatik oso gertu dago.
Ingeles maila jasoa. SCIENTIFIC SENSE (kultura zientifikoa) ikasgaia ingelesez ikasten dute gure ikasleek.
Euskarako C1 titulua. Batxilergoko lehenengo mailan prestakuntza berezia egiten da, Leizaur Euskaltegiarekin lankidetzan, ikasleek HABEren eskutik C1 titulua eskura dezaten.
IKT-etarako hornidura bikaina eta Moodle plataformaren erabilera online ikaskuntzarako.
Zure erabiltzaile esperientzia hobetzearren. cookiak erabiltzen ditugu. OnartuBaztertu
Pribatutasuna eta Cookies politikak
Privacy Overview
This website uses cookies to improve your experience while you navigate through the website. Out of these, the cookies that are categorized as necessary are stored on your browser as they are essential for the working of basic functionalities of the website. We also use third-party cookies that help us analyze and understand how you use this website. These cookies will be stored in your browser only with your consent. You also have the option to opt-out of these cookies. But opting out of some of these cookies may affect your browsing experience.
Necessary cookies are absolutely essential for the website to function properly. This category only includes cookies that ensures basic functionalities and security features of the website. These cookies do not store any personal information.
Any cookies that may not be particularly necessary for the website to function and is used specifically to collect user personal data via analytics, ads, other embedded contents are termed as non-necessary cookies. It is mandatory to procure user consent prior to running these cookies on your website.
Slide
Slide
MATRICULACIÓN 2026-27
¿Quieres recibir información sobre la Ikastola?
Llama al 943 593 525 o, mejor aún
Rellena el formulario y te enviaremos el catálogo de la Ikastola (oferta, servicios...)