Bada, gai horrekin jira bueltan, Ikastolatik atera eta gure herrian ditugun etxe ezberdinak ikustera joan ziren. Handiak, txikiak, ertainak, adreiluzkoak, harrizkoak… Bide batez, kale bueltaxka eginez, noski.
Ez zen, ordea, edozein kale buelta izan: gaian buru-belarri murgildu eta adi-adi joan ziren Andoaingo kaleetan barrena, etxe mota desberdinak identifikatzen. Oso dibertigarria izan zen! Primerako paseotxoa!!!