Familia Eskolak antolatutako egitarauaren barruan, “Konfiantzaren pedagogiaren oinarriak” gaia jorratuko dugu.
Joan den ikasturteaz geroztik gure Ikastolan Haur Hezkuntzako marko pedagogikoaren harira egiten ari garen hausnarketa eta aldaketekin lotura zuena duen hitzaldia da honakoa.
Hizlaria Amaia Antero izango da. Amaia, Arrasateko Arizmendi Ikastolako berrikuntza pedagogikoaren zuzendaria da. Arizmendi Ikastola aitzindaria da Euskal Herrian, konfiantzaren pedagogiaren eredua ezartzen.
Hitzaldia azaroaren 28an -astelehena- izango da, arratsaldeko 17:00 eta 18:30 bitartean, Bazkardoko egoitzan.
Familia Eskolak antolatutako jarduera guztietan egiten den moduan, parte hartu ahal izateko, aldez aurretik, izena eman behar da. Horretarako, bi bide eskaintzen ditu Ikastolak:
- Paperean, ikasleen bidez banatutako izen-emate orria osatu eta irakasle-tutoreari helaraztea
On-line, FORMULARIO HAU erantzutea
Haur Hezkuntzako familia guztiak daude gonbidatuta hitzaldian parte hartzera. Bi hizkuntzetan egingo da, euskaraz eta gaztelaniaz.