HOSTO BILKETA

Lehen Hezkuntza 5. mailako ikasleek, astea ederki hasi dute!!!

Ingurunean, Eki proiektuan, Herbario bat osatu behar dutenez, astelehen honetan, Andoainen barrena, irteera egin zuten. Ikastolatik hasi, Andoain herriko zuhaitzak ezagutu, lurreko hostoak bildu eta Urigain kultur etxe ondotik, Leitzaran alderantz joan ziren.

Bertako zuhaitz eta hostoak behatu ondoren, Unanibia zubitik, Goibururantz joan ziren, eta bertan bazkaldu zuten. Oso ondo pasa zuten eta asko ikasi zuten!!!

Argazki gehiago ikusteko, KLIK HEMEN