HOSTOEKIN JOLASTUZ

Udazkenak ematen dizkigun hosto, elementu eta kolore biziak aprobetxatzeko asmoz, ekintza ezberdinak burutu dituzte Haur Hezkuntza 3 urteko ikasleek. Horien artean, kanpora atera eta ikastola inguruko zuhaitzen itxura, kolorea eta formak behatu eta aztertu dituzte. Lurrean dauden hostoekin jolastuz eta eskulanetarako baliagarri izan diren hostoak hartuz.

Ondoren, gelan, material ezberdinak erabiliz gela bakoitzean beraien zuhaitza sortu dute argazkietan ikus ditzakezuen bezala. Bukatzeko, ikasten ari diren olerkia ere eskuragarri duzue:

 

 

Eguzki Amandrea

Zer dakarzu berri?

Udazkena da,

Eta hostoak erori.”

Argazki gehiago ikusteko, KLIK HEMEN.