Ibilaldi polita eta egunpasa ederra egin berri dute, Lehen Hezkuntzako 5. mailako neska-mutilek.
Goizeko 09:30ean ikastolatik abiatu eta Leitzaran bailaran barrena abiatu ziren, Otitara iritsi arte. Ingurune zoragarri horretan, hamaiketakoa egin zuten.
Ondoren, Unanibia zubia gurutzatu eta aldapan gora, tipi-tapa, tipi-tapa, Txertotara iritsi arte. Han atseden txiki bat hartu eta Goiburuko frontoira iritsi ziren. Egun ederrra igaro zuten, lagungiro onean.
Argazki gustiak ikusteko, KLIK HEMEN.