IDAZKERA DIGITALA LANTZEN

Lehen Hezkuntzako 3. mailako ikasleak ordenagailuen erabileran trebatzen ari dira. Denetik egiten dute Konpetentzia Digitala izeneko arloan: ordenagailuak nola erabiltzen diren ikasi, Ikastolako web orrian sartu, Ikasleen Txokoan dituzten hainbat jarduera eta jolas egin…

Azken astetan, berriz, idazkera digitala lantzen ibili dira. Behatz bakoitza dagokion tokian jarri eta buru-belarri aritzen dira Tutor de tipeo izeneko programak jartzen dizkieten erronkei aurre egiten.

Animo, neska-mutilak!