IDAZLEA GELAN

Galdu dena azaldu dadila album ilustratua irakurtzen ari dira lehenengo mailako ikasleak eta Garazi Kamio idazlearen bisita jaso zuten ostiralean.

Nolako zortea!! Joan den ostiralean Garazi Kamio idazlearen bisita izan zuten Lehen Hezkuntza 1.mailako ikasleek. Izan ere, “Galdu dena azaldu dadila” liburua irakurtzen eta lantzen ari dira azken aste hauetan eta nor hobe liburuaz aritzeko idazlea bera baino. Garazi Kamio, idazle eta kazetaria ez ezik gure ikastolako irakaslea ere bada eta segituan eman zion baiezkoa lehenengo mailakoen gonbidapenari. Esku artean duten liburuaz eta idazle lanaz hainbat galdera egin zizkioten ikasleek eta gustura erantzun zituen.

Mila esker Garazi!!