“Ikusi mendizaleak, baso eta zelaiak…” dio aspaldi ikasi genuen kanta hark… Eta mendi tontor gainera igotzeko prest gaude, aurten ospatuko den Kilometroak-en alde.
Ez da nekerik izango, ezta bide txarrik ere. Datorren igandean, maiatzak 20, Euskal Herriko ikastola guztietako kideak gure ikastolen inguruan dauden mendietara igoko gara, “Mendimetroak”izeneko ekintza bultzatuz.
Andoaingo ikastola osatzen dugunok ere parte hartuko dugu Mendimetroak” osatuz eta ONDOLARRE-ra igoz. Tontorrera iristean, talde argazkia aterako dugu aurtengo kilometroetako leloarekin batera.
Lerro hauen bidez, etxekoekin eta gurekin batera ONDOLARRE-ra igotzera gonbidatzen zaituztegu. Maiatzaren 20ko goiza lagunen artean ederki igarotzeko egitaraua antolatu dugu:
- 9:00etan Ikastolan elkartuko gara Mendi martxarekin.
- Ibilbidea: Txistoki, Karrika, Golf, Goiburu, Gas instalazioa, Ondolarre, Kanala, Otita eta Trentxikitik herrira.
- 13:30ean Ikastolara iritsiko gara.